jueves, 14 de junio de 2012

LAS TORTUGAS TAMBIÉN VUELAN


    Errefuxiatu eremuetako bizimodua oso latza da. Izan ere, inor ez da ume horietaz arduratzen eta bizimodua aurrera atera ahal izateko eta dirua lortzeko, pertsonen aurkako minak desaktibatu beharrean daude.

    Hasiera batean erabaki desegokiak diruditen arren, bere azalean jarriz gero momenturen batean ulertu egingo genuke. Filma ikusten ari garenontzat gogorra den arren, nerabezaro hasieran dagoen ume batentzat oso zaila da bere anaia izan zitekeen ume bat zaintzea eta haztea.

     Herri azpigaratu horiek, gerra gainean zuten arte ez ziren horretaz ohartzen. Horregatik ume horrek aurreikuspenak izateak onura bat suposatu zuen herriarentzat.

    Herrialde garatuentzat pertsonen aurkako minak ezartzea oso erosoa den arren, gerra bukatu ondoren azpigaratuak hori kendu beharrean daude eta horrek arrisku lazgarriak eragiten dizkie.

Las tortugas tambien vuelan

Pelikula hau oso gogorra iruditu zaigu, agertzen diren gaiak oso bortitzak baitira. Bizi-baldintza oso txarrak dituzte errefuxiatu esparruetan, denak denda kanpainetan bizi dira eta umeek gerraren ondorioak aurrez aurre ikusten dituzte, haien haurtzaroa suntsituz. Ume hauek, mina antipertsonalak ateratzen lan egiten dute, eta horren ondorioz mutilazio ugari izan ohi dituzte beso eta hanketan.

Pelikulako beste aspektu gogor bat, neskarena eta haren umearen bizitza dira. Ume hori, bortxaketa baten ondorioz jaio delako, bere amak ez du errespetatzen; eta izugarrizko aiherra sentitzen du harengan, hainbat kasuetan hiltzen saiatuz eta guzti. Azkenean, ume ito eta bere buruaz beste egiten du.


jueves, 3 de mayo de 2012

PEQUEÑA MISS SUNSHINE

PERTSONAIAK

· Olive (Abigail Breslin): Bere ametsa betetzearren familia guztia mugiaraztea lortu du.
· Pageant (ama): Bere alaba nahiak betetzera animatzen du. Errealitatea adieraztea gustatzen zaio modu hezitzaile batean.
· Gregory Kinnear (aita): Porrotaren beldur da eta familian hori gertatzea saihestu nahi du, nahiz eta azkenean berari gertatu. Bere aitaren heriotzak min egiten dion arren ez dio aurrera ateratzea galarazten.
· Paul Dano (anaia): Bere nahia pilotu gidari izatea da eta hori lortu ahal izateko al duen guztia egiteko prest dago, ez hitz egitera iritsi arte. Baina ibilbidean zehar Olivek ikusmeneko froga bat egiten dionean, daltonikoa dela ohartzen da eta bere ametsa ezingo duela bete esaten diote. Hau jakitean amorratu egiten da eta azkenik berriro ere hitz egitea erabakitzen du.
· Steve Carell (osaba): Filmaren hasieran bere buruaz beste egiten saiatu zen, baina familiaren ondoan egonez  besteen mailan dagoela ikusten du.

PEQUEÑA MISS SUNSHINE





Steve Carell Frank: irakasle homosexual bat da,  Marcel Proust-en jakituna. Hospitaletik atera berria da, bere buruaz beste egiten saiatu baitzen bere mutilagunak utzi ziolako.

Toni Collette Sheryl: etxekoandre baketsua, diborziatua, agobiatuta dago bere familiarengatik eta asko kezkatzen da bere anaiarengatik, Frank.

Greg Kinnear Richard: familiko aita da, arrakasta bilatzeko konferentziak ematen ditu. Bere bederatzi pausoko programarekin, baina ez du zorte handirik izan.

Alan Arkin El Abuelo: bere residentziatik kaleratua izan zen heroína esnifatzeagatik. Sexua oso gustuko du eta bere bilobarenganako aprezio espeziala du.

Abigail Breslin Olive: zazpi urteko neskatxa, nahiko gizena, miopea eta bere ametsa, edertasun txapelketa bat irabaztea da bere aitonaren laguntzarekin.

Paul Dano Dwayne

viernes, 23 de marzo de 2012

GENERO INDARKERIA

Genero indarkeriak diskriminazioa, desberdintasun egoera eta gizonek emakumeen gain duten botere harremana agerian uzten ditu eta indarkeria hau bikote direnek edo izan direnek edo elkarrekin bizi ez arren emakumeei afektibitatearen antzeko harremanez lotuta egon direnek emakumeengan gauzatzen dute.



Genero indarkeria motak

Genero indarkeriari dagokionez bost indarkeri mota desberdindu ditzakegu;

Fisikoa; Indarkeria fisikoa hirugarren pertsonak objetiboki pertzibitu dezaketena da. Hau da, azalean aztarnak uzten dituena, hala nola, ostikadak, puñetazoak, haginkadak… eragiten dutena.
Beste indarkeria mota batzuekin konparatuz frogagarriagoa (ikusi dezakegu) denez kaltetua kontzientzia hartzea errazagoa da. Hau gizarteki eta juridikoki oso ezaguna den indarkeria mota da eta ondorioz, ekiditzeko eta haren kontrako errekurtzoak hartzeko ‘erreztasun’ gehiago dago, adibidez, indarkeria psikologikoarekin konparatuz, hain ezaguna ez delako.

Psicologikoa: Indarkeri mota hau ekidiezina da beste indarkeria mota bat dagoenean. Mehatxuetan, irainketan, emakumearen iritzia eta esfortzuak gutxieztean, apalkuntzan… oinarritzen da. Honek manipulazio izugarri bat dakar emakumearengan.
Indarkeria mota honen ondorioz, errudun eta babesarik gabe sentiarazten da biktima, eta beraz, erasotzailea kaltetua gehiago menperatuko du, bere helburua lortuz, menderazioa.
Indarkeria mota honen barruan beste bi bereizketa egin ditzakegu; indarkeria ekonomikoa eta indarkeria soziala. Lehenengo honetan erasotzaileak diruaren bitartez bere biktima menderatzen sahiatzen da, lan egiten debakatuz, lortutako dirua eskatuz...
Indarkeria 'soziala'n berriz, biktimaren bizitza sozialarekin bukatzen sahiatzen da erasotzailea. Familiarengandik, lagunengandik... biktima hurruntzen sahiatzen du, haren ihesbideak murriztuz.

Sexuala: Azkenik indarkeria sexuala daukagu. Honako hau indarkeria fisikoan sartu genezake, baino honen helburua, indarkeria fisikoan ez besala, ez da soilik jipoitzea, baizik eta erasotuaren askatasun sexuala bortxatzea, indarra, mehatxuak edo dena delakoa erabiliz. Orain dela gutxi, legeria eta epaileek ez zuten indarkeria mota hau delitu edo genero indarkeria besala ikusten ezkontzaren barruan gertatzen zenean.

GENERO INDARKERIA

            Zergatik gertatzen da? Izan ere gero eta gehiago entzuten dira genero indarkeriari buruzko albisteak. Naturaltzat hartzen dugun berri bat da, baina barnean errukia sentiarazten digu, bai emakume eta bai gizonarengatik. Hau gizonaren arazo psikologiko batek eragiten du gehienetan. Izan ere, bere arazo pertsonalengatik emakumea gutxiesteko eskubidea duela pentsatzen du, honek emakumearekiko ekintza bortitzak erabiliz eta bere burua goraipatuz.

            Gizartean gaizki ikusia egon arren eta gazteei emakumeen eskubideak erakusteko bideak izan arren gero eta  gero eta pertsona gazteagoek egiten dituzte ekintza hauek. Honen adibide da jarraian adierazkiko dizuegun grafikoa:

 20070722190417-victimas-por-grupo-de-edad.png


            Gizon adingabekoen kopurua igotzen ari denez urteko emakumeen heriotza tasak ere gora egiten du, honen adibide dira; Marta del Castillo, Nagore Laffage…-en kasuak. Gizonek argi eduki behar dute emakumearen ezetza ezetza dela eta ez dutela beraien nahia emakumeen hitzaren gainetik jarri behar.



viernes, 16 de marzo de 2012

Genero indakeria


Genero indarkeriak % 10 egin du gora EAEn

Genero indarkeria jasan duten emakumeen kopuruak % 10 gora egin du lehen sei hilabeteetan, 2010eko datuekin alderatua. Guztira, 1.952 emakumek jasan dituzte erasoak, batzuek behin baino gehiagotan, eta sasoi horretan 2.357 biktimizazio izan dira guztira.
Ertzaintzak ikertu dituen kasu gehienak biktimek eurek jarritako salaketen ondorioz izan dira. Hala ere, zuzendariaren esanetan, badaude oraindik euren erasotzaileen kontra salaketarik ez jartzea erabakitzen duten emakumeak; Ertzaintzak 519 ikerketa egin ditu guztira "ofizioz", biktimaren salaketarik izan gabe.
2011ko lehen seihilekoan informazioa eta aholkuak emateko 637 jarduera egin dira Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren bulegoetan, 36 diru-laguntza eman dira eta etxebizitza bana eman diete genero indarkeriaren biktima izan diren bost emakumeri. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzan biktimak artatzeko leihatila bakarra jarri da martxan, sexu esplotazioaren eta adingabeei eragiten dien moduaren gainean sentsibilizazio kanpaina espezifikoak egin dira, eta sexu esplotaziorako erabiltzen diren gizakien trafikoari buruzko baliabideen gidaliburua eta genero indarkeriari eta lanean sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko liburuxkak kaleratu dituzte.
http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/741707/genero-indarkeriak--10-egin-du-eaen/

GURE IRITZIA

Gure usteetan, datu hauek oso lamentagarriak dira, zeren eta, urteen poderioz goraka egingo dute.

Gure ustez, polizia gehiago sartu beharko litzateke asunto hauetan, okerrera jotzeko joera baitute, eta, askotan, hilketa batekin bukatu litzateke.

Hala ere, kasu batzuetan, emakumeek  eskoltak izan ohi dituzte indarkeria hau ekiditeko.

jueves, 2 de febrero de 2012

BILLY ELLIOT

            Filmaren hasieran Billy bizitzen ari den egoera ez da 12 urteko mutiko bati dagokiona; izan ere, aitak ia ez dio jaramonik egiten, bere anaia handia nahiko harroputza da eta gainera, bere amonaz arduratu behar du. Pianoa jotzea gustuko du, eta boxeoan ere badabil, nahiz eta ez izan gehien atsegin duena.Bere bizitzak ez du pizgarri nabarmenik.

            Boxeorako erabiltzen zuten lekuan, dantza ere ematen hasi dira eta Billy-ri interesgarria iruditu zaio. Musika atsegin duelako, eta boxeoan ez bezala dantzarako gaitasuna izan dezakeelako erakartzen du, dantzako mugimenduek lasaitasuna transmititzen diotelako. Bere afizioa ezkutuan gordetzen du, bere aitak jakingo duenaren beldur delako eta batez ere nesken kontua delako. Alde batetik, errazagoa litzateke mutiko guztiek egiten duten bezala boxeo- eskoletara joaten jarraitzea,aitak baimentzen baitio,baina berak dantzarengatik borrokatu nahi du. Dantzak lasaitasuna, ilusioa eta itxaropena ematen dizkio.

            Lagunak den bezala onartze du, bera homosexuala dela kontuan hartuz. Familian ordea, amonak izan ezik gaiki hatzen dute, nesken eta homosexualen kontua dela uste baitute. Irakasleak aldiz, dantzari izatera animatu eta bultzatzen du, ametsak bete egin behar direla esanez, eta dantza mutilen kontua ere badela adieraziz

            Dantzari ona izatera iristen da, bere ametsa betetzeko garaian tematia izan zelako, eta egonkortasuna eta esfortzua erabili zituelako.

            Filman zehar jarrerak guztiz aldatzen dira, dantzari izateari uko egitetik, dantzari izateko bidean laguntzera arte. Hau guztia, Billy asko saiatu delako eta dantzari bikaina izatera iritsi daitekeelako egiten dute.


BILLY ELLIOT (iritzia)

Pelikula hau oso interesgarria eta eredu onekoa izan da, mutil batek balleteko dantzaria izateko ilusioa eta gogoa jarraitzen duelako. Gure ustez, ilusioa eta gogoa zerbait egiteko oso garrantzitsuak dira , helduak izatera iristen garenean guk egin nahi dugun ofizioa egiteko. Mutilak, Billy Elliotek, bere aitak ez agindutakoa eta debekatutakoa egiten du: BALLETA. Hasieran, aitak, boxealari izatea nahi du bere semea baina Billy konturatzen da hori berak ez duela egin nahi. Egun batean, boxeoko klase batean dagoenean, neska batzuk ballet egiten ikusten ditu eta berak hori egin nahi duela pentsatzen du. Orduan, balleteko klaseetara joaten da eta irakasleak klase partikular gehiago ematen dizkio aita ez dadin konturatu. Harrigarria da bere ilusioa eta nahia jarraitzeko duen griña. Nere ustez hori ez da oso normala, 12 urteko mutil batengan, umeak bere nahia jarraitzeko aitari gezurrak esaten dizkiolako. Aitak ere, ez du oso ondo onartzen bere semearen ilusioa, eta ez dio asko laguntzen. zuei iruditzen zaizue hori normala dela ? Seme bati, nahiz eta ez gustatu, bere nahiak onartzea, jarraitzea eta horietan laguntzea da hoberena kasu horietan. Bere aita konturatzen denean ondo dantzatzen duela, zergatik ez du guztiz onartzen ? Ba ez dio guztiz onartzen, gure gizartea arrazista zelako, emakumeek eta gizonek, ezin zuten  lan bera egin, eta adibidez, mutil batek, kasu honetan bezala, emakumeen lana edota afizioa egitea gaizki ikusita zegoen garai hartan. Zorionez, gaur egun, jada, gizarte mota hori desagertu da eta jendeak gehiago errespetatzen ditu bakoitzaren afizio eta lanak. Gainera, eskubide osoa duzu nahi duzuna egiteko, baina horrek ez du esan nahi, denak horrelakoak direnik, oraindik ere badagoelako halako jendea zure kontra jartzen dena edo gaizki begiratzen dizuna.