viernes, 23 de marzo de 2012

GENERO INDARKERIA

Genero indarkeriak diskriminazioa, desberdintasun egoera eta gizonek emakumeen gain duten botere harremana agerian uzten ditu eta indarkeria hau bikote direnek edo izan direnek edo elkarrekin bizi ez arren emakumeei afektibitatearen antzeko harremanez lotuta egon direnek emakumeengan gauzatzen dute.



Genero indarkeria motak

Genero indarkeriari dagokionez bost indarkeri mota desberdindu ditzakegu;

Fisikoa; Indarkeria fisikoa hirugarren pertsonak objetiboki pertzibitu dezaketena da. Hau da, azalean aztarnak uzten dituena, hala nola, ostikadak, puñetazoak, haginkadak… eragiten dutena.
Beste indarkeria mota batzuekin konparatuz frogagarriagoa (ikusi dezakegu) denez kaltetua kontzientzia hartzea errazagoa da. Hau gizarteki eta juridikoki oso ezaguna den indarkeria mota da eta ondorioz, ekiditzeko eta haren kontrako errekurtzoak hartzeko ‘erreztasun’ gehiago dago, adibidez, indarkeria psikologikoarekin konparatuz, hain ezaguna ez delako.

Psicologikoa: Indarkeri mota hau ekidiezina da beste indarkeria mota bat dagoenean. Mehatxuetan, irainketan, emakumearen iritzia eta esfortzuak gutxieztean, apalkuntzan… oinarritzen da. Honek manipulazio izugarri bat dakar emakumearengan.
Indarkeria mota honen ondorioz, errudun eta babesarik gabe sentiarazten da biktima, eta beraz, erasotzailea kaltetua gehiago menperatuko du, bere helburua lortuz, menderazioa.
Indarkeria mota honen barruan beste bi bereizketa egin ditzakegu; indarkeria ekonomikoa eta indarkeria soziala. Lehenengo honetan erasotzaileak diruaren bitartez bere biktima menderatzen sahiatzen da, lan egiten debakatuz, lortutako dirua eskatuz...
Indarkeria 'soziala'n berriz, biktimaren bizitza sozialarekin bukatzen sahiatzen da erasotzailea. Familiarengandik, lagunengandik... biktima hurruntzen sahiatzen du, haren ihesbideak murriztuz.

Sexuala: Azkenik indarkeria sexuala daukagu. Honako hau indarkeria fisikoan sartu genezake, baino honen helburua, indarkeria fisikoan ez besala, ez da soilik jipoitzea, baizik eta erasotuaren askatasun sexuala bortxatzea, indarra, mehatxuak edo dena delakoa erabiliz. Orain dela gutxi, legeria eta epaileek ez zuten indarkeria mota hau delitu edo genero indarkeria besala ikusten ezkontzaren barruan gertatzen zenean.

GENERO INDARKERIA

            Zergatik gertatzen da? Izan ere gero eta gehiago entzuten dira genero indarkeriari buruzko albisteak. Naturaltzat hartzen dugun berri bat da, baina barnean errukia sentiarazten digu, bai emakume eta bai gizonarengatik. Hau gizonaren arazo psikologiko batek eragiten du gehienetan. Izan ere, bere arazo pertsonalengatik emakumea gutxiesteko eskubidea duela pentsatzen du, honek emakumearekiko ekintza bortitzak erabiliz eta bere burua goraipatuz.

            Gizartean gaizki ikusia egon arren eta gazteei emakumeen eskubideak erakusteko bideak izan arren gero eta  gero eta pertsona gazteagoek egiten dituzte ekintza hauek. Honen adibide da jarraian adierazkiko dizuegun grafikoa:

 20070722190417-victimas-por-grupo-de-edad.png


            Gizon adingabekoen kopurua igotzen ari denez urteko emakumeen heriotza tasak ere gora egiten du, honen adibide dira; Marta del Castillo, Nagore Laffage…-en kasuak. Gizonek argi eduki behar dute emakumearen ezetza ezetza dela eta ez dutela beraien nahia emakumeen hitzaren gainetik jarri behar.



viernes, 16 de marzo de 2012

Genero indakeria


Genero indarkeriak % 10 egin du gora EAEn

Genero indarkeria jasan duten emakumeen kopuruak % 10 gora egin du lehen sei hilabeteetan, 2010eko datuekin alderatua. Guztira, 1.952 emakumek jasan dituzte erasoak, batzuek behin baino gehiagotan, eta sasoi horretan 2.357 biktimizazio izan dira guztira.
Ertzaintzak ikertu dituen kasu gehienak biktimek eurek jarritako salaketen ondorioz izan dira. Hala ere, zuzendariaren esanetan, badaude oraindik euren erasotzaileen kontra salaketarik ez jartzea erabakitzen duten emakumeak; Ertzaintzak 519 ikerketa egin ditu guztira "ofizioz", biktimaren salaketarik izan gabe.
2011ko lehen seihilekoan informazioa eta aholkuak emateko 637 jarduera egin dira Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren bulegoetan, 36 diru-laguntza eman dira eta etxebizitza bana eman diete genero indarkeriaren biktima izan diren bost emakumeri. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzan biktimak artatzeko leihatila bakarra jarri da martxan, sexu esplotazioaren eta adingabeei eragiten dien moduaren gainean sentsibilizazio kanpaina espezifikoak egin dira, eta sexu esplotaziorako erabiltzen diren gizakien trafikoari buruzko baliabideen gidaliburua eta genero indarkeriari eta lanean sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko liburuxkak kaleratu dituzte.
http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/741707/genero-indarkeriak--10-egin-du-eaen/

GURE IRITZIA

Gure usteetan, datu hauek oso lamentagarriak dira, zeren eta, urteen poderioz goraka egingo dute.

Gure ustez, polizia gehiago sartu beharko litzateke asunto hauetan, okerrera jotzeko joera baitute, eta, askotan, hilketa batekin bukatu litzateke.

Hala ere, kasu batzuetan, emakumeek  eskoltak izan ohi dituzte indarkeria hau ekiditeko.