jueves, 22 de diciembre de 2011

HORRA HORRA !!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI !!!

Gabonetako abestia

KOMUNIKABIDEEN ERAGINA

Gaur egungo gizartea komunikabideen menpe bizi da, ez daki hura gabe bizitzen. Izan ere, etxe guztietan dugu komunikabideren bat: telebista,ordenagailua, irratia… eta hutsunea sentitzen dugu hura gabe bizitzean. Eragina al dugu geure bizitzetan? Zu ere menpe al zaude?

            Duela gutxikoa da komunikabideen kontu hau; orain dela 50 ez zegoen hauen arrastorik, eta garai hartako biztanleek ez zuten faltan botatzen, beharrezko kontsumorako dirua baitzuten soilik. Egun ordea, kapritxoz beteriko mundu batean bizi gara, komunikabideek, iragarkiek, sozietateak… eragina duten leku batean.  Honek guztiak ez digu uzten dugun guztia baloratzen, kontsumoan oinarritzen garelako.

            Gaur egun hau guztia gabe aspertu egiten gara ez baitakigu zer egin, lehen ordea edozerekin ongi pasatzeko gai ziren. Dibertitzea zen beraien helburu nagusia, eta ez dirua dugula erakustea, gaur egun egiten dugun moduan.  

            Honekin esan nahi dugu, gizarte hau komunikabideen menpe bizi dela, bertan esaten den guztiari men egiten diogularik. Gizarte hau “pertsonalitatearen” faltan dagoela uste dugu, pentsatzen duenari uko egin eta gizarteari jarraitzen diolako.


jueves, 1 de diciembre de 2011

Show Trumanen iritzia

Show Trumanen filma oso interesgarria iruditu zaigu, bitzitzaz hausnartzen erakusten duelako.Gizakiari, telebistak eta inguruneak asko afektatzen dio eta bere inguruko pertsonak ere guztiz aldatzen ditu. Truman film honen protagonista da, eta mundu faltsu batean bizi dela esan dezakegu. Ez du askatasunik eta bera konturatzen ez den arren, bere inguruko pertsonaiak aktoreak besterik ez dira.

Guk ez genuke nahi bere postuan egon, telebistaren menpe egongo ginelako.

Haur basatiak

Haurtzaroan gizartearengandik baztertuta bizi izan den pertsona da basa-umea. Gurasoek basoan utzi zuten abandonatua eta bere kabuz bizi eta hezi behar izan zuen. Gizarteak gaizki ikusten zuen haien ohitura berdinak ez zituztelako…
Haur hauek gizartearengandik jasaten zuten indarkeria oso gogorra zen eta ez zen batere bidezkoa. Herritan jokabide desegokia ume horien ohiturak ezberdinak zirelako zen, eta beraien bizitzeko modua ezberdina eta hobea zela uste zutenez jo eta iraindu egiten zieten.

Gizartearengandik urruti bizita, bizimodua aurrera ateratzeko bideak animalia basati baten antzekoak ziren, eta gizarteratzea eta soziabilizatzea prozesu zail bat izango zen, eta are eta zailagoa gainerako haurren jokabidea eta bizimodua eramatea.


Soziabilizatzeko mediku profesional batek egiten zizkion ikerketak oso gogorrak ziren, umea etengabe lana egitera behartzen zuelako. Pixkanaka hainbat ohitura eta jokabide berriak ikastea lortzen du, baina heziketa desegokia zen indarkeria erabiltzen zuelako hainbat momentutan. Hala eta guztiz ere haurrak aurrerapen ugari egitea lortu zuen nahiz eta ume zibilizatu bat izatera ez iritsi.

Medikuaren laguntzeko ekintzak umearen onerako izateaz gain, bere mediku lanposturako egokia zen izen ona ematen baitzion.

Gure ustetan, umea gusturago zegoen basoan, bere ohitura eta bizimoduarekin bat zetorrelako. Gizarteratzeak kalte egin zion haren bizimodu eta pentsatzeko eran.