jueves, 22 de diciembre de 2011

KOMUNIKABIDEEN ERAGINA

Gaur egungo gizartea komunikabideen menpe bizi da, ez daki hura gabe bizitzen. Izan ere, etxe guztietan dugu komunikabideren bat: telebista,ordenagailua, irratia… eta hutsunea sentitzen dugu hura gabe bizitzean. Eragina al dugu geure bizitzetan? Zu ere menpe al zaude?

            Duela gutxikoa da komunikabideen kontu hau; orain dela 50 ez zegoen hauen arrastorik, eta garai hartako biztanleek ez zuten faltan botatzen, beharrezko kontsumorako dirua baitzuten soilik. Egun ordea, kapritxoz beteriko mundu batean bizi gara, komunikabideek, iragarkiek, sozietateak… eragina duten leku batean.  Honek guztiak ez digu uzten dugun guztia baloratzen, kontsumoan oinarritzen garelako.

            Gaur egun hau guztia gabe aspertu egiten gara ez baitakigu zer egin, lehen ordea edozerekin ongi pasatzeko gai ziren. Dibertitzea zen beraien helburu nagusia, eta ez dirua dugula erakustea, gaur egun egiten dugun moduan.  

            Honekin esan nahi dugu, gizarte hau komunikabideen menpe bizi dela, bertan esaten den guztiari men egiten diogularik. Gizarte hau “pertsonalitatearen” faltan dagoela uste dugu, pentsatzen duenari uko egin eta gizarteari jarraitzen diolako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario