Filmaren hasieran Billy bizitzen ari den egoera ez da 12 urteko mutiko bati dagokiona; izan ere, aitak ia ez dio jaramonik egiten, bere anaia handia nahiko harroputza da eta gainera, bere amonaz arduratu behar du. Pianoa jotzea gustuko du, eta boxeoan ere badabil, nahiz eta ez izan gehien atsegin duena.Bere bizitzak ez du pizgarri nabarmenik.
Boxeorako erabiltzen zuten lekuan, dantza ere ematen hasi dira eta Billy-ri interesgarria iruditu zaio. Musika atsegin duelako, eta boxeoan ez bezala dantzarako gaitasuna izan dezakeelako erakartzen du, dantzako mugimenduek lasaitasuna transmititzen diotelako. Bere afizioa ezkutuan gordetzen du, bere aitak jakingo duenaren beldur delako eta batez ere nesken kontua delako. Alde batetik, errazagoa litzateke mutiko guztiek egiten duten bezala boxeo- eskoletara joaten jarraitzea,aitak baimentzen baitio,baina berak dantzarengatik borrokatu nahi du. Dantzak lasaitasuna, ilusioa eta itxaropena ematen dizkio.
Lagunak den bezala onartze du, bera homosexuala dela kontuan hartuz. Familian ordea, amonak izan ezik gaiki hatzen dute, nesken eta homosexualen kontua dela uste baitute. Irakasleak aldiz, dantzari izatera animatu eta bultzatzen du, ametsak bete egin behar direla esanez, eta dantza mutilen kontua ere badela adieraziz
Dantzari ona izatera iristen da, bere ametsa betetzeko garaian tematia izan zelako, eta egonkortasuna eta esfortzua erabili zituelako.
Filman zehar jarrerak guztiz aldatzen dira, dantzari izateari uko egitetik, dantzari izateko bidean laguntzera arte. Hau guztia, Billy asko saiatu delako eta dantzari bikaina izatera iritsi daitekeelako egiten dute.