Pelikula hau oso interesgarria eta eredu onekoa izan da, mutil batek balleteko dantzaria izateko ilusioa eta gogoa jarraitzen duelako. Gure ustez, ilusioa eta gogoa zerbait egiteko oso garrantzitsuak dira , helduak izatera iristen garenean guk egin nahi dugun ofizioa egiteko. Mutilak, Billy Elliotek, bere aitak ez agindutakoa eta debekatutakoa egiten du: BALLETA. Hasieran, aitak, boxealari izatea nahi du bere semea baina Billy konturatzen da hori berak ez duela egin nahi. Egun batean, boxeoko klase batean dagoenean, neska batzuk ballet egiten ikusten ditu eta berak hori egin nahi duela pentsatzen du. Orduan, balleteko klaseetara joaten da eta irakasleak klase partikular gehiago ematen dizkio aita ez dadin konturatu. Harrigarria da bere ilusioa eta nahia jarraitzeko duen griña. Nere ustez hori ez da oso normala, 12 urteko mutil batengan, umeak bere nahia jarraitzeko aitari gezurrak esaten dizkiolako. Aitak ere, ez du oso ondo onartzen bere semearen ilusioa, eta ez dio asko laguntzen. zuei iruditzen zaizue hori normala dela ? Seme bati, nahiz eta ez gustatu, bere nahiak onartzea, jarraitzea eta horietan laguntzea da hoberena kasu horietan. Bere aita konturatzen denean ondo dantzatzen duela, zergatik ez du guztiz onartzen ? Ba ez dio guztiz onartzen, gure gizartea arrazista zelako, emakumeek eta gizonek, ezin zuten lan bera egin, eta adibidez, mutil batek, kasu honetan bezala, emakumeen lana edota afizioa egitea gaizki ikusita zegoen garai hartan. Zorionez, gaur egun, jada, gizarte mota hori desagertu da eta jendeak gehiago errespetatzen ditu bakoitzaren afizio eta lanak. Gainera, eskubide osoa duzu nahi duzuna egiteko, baina horrek ez du esan nahi, denak horrelakoak direnik, oraindik ere badagoelako halako jendea zure kontra jartzen dena edo gaizki begiratzen dizuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario