Errefuxiatu
eremuetako bizimodua oso latza da. Izan ere, inor ez da ume horietaz arduratzen
eta bizimodua aurrera atera ahal izateko eta dirua lortzeko, pertsonen aurkako
minak desaktibatu beharrean daude.
Hasiera batean
erabaki desegokiak diruditen arren, bere azalean jarriz gero momenturen batean
ulertu egingo genuke. Filma ikusten ari garenontzat gogorra den arren,
nerabezaro hasieran dagoen ume batentzat oso zaila da bere anaia izan zitekeen
ume bat zaintzea eta haztea.
Herri azpigaratu horiek, gerra gainean zuten
arte ez ziren horretaz ohartzen. Horregatik ume horrek aurreikuspenak izateak
onura bat suposatu zuen herriarentzat.
Herrialde
garatuentzat pertsonen aurkako minak ezartzea oso erosoa den arren, gerra
bukatu ondoren azpigaratuak hori kendu beharrean daude eta horrek arrisku
lazgarriak eragiten dizkie.