jueves, 14 de junio de 2012

LAS TORTUGAS TAMBIÉN VUELAN


    Errefuxiatu eremuetako bizimodua oso latza da. Izan ere, inor ez da ume horietaz arduratzen eta bizimodua aurrera atera ahal izateko eta dirua lortzeko, pertsonen aurkako minak desaktibatu beharrean daude.

    Hasiera batean erabaki desegokiak diruditen arren, bere azalean jarriz gero momenturen batean ulertu egingo genuke. Filma ikusten ari garenontzat gogorra den arren, nerabezaro hasieran dagoen ume batentzat oso zaila da bere anaia izan zitekeen ume bat zaintzea eta haztea.

     Herri azpigaratu horiek, gerra gainean zuten arte ez ziren horretaz ohartzen. Horregatik ume horrek aurreikuspenak izateak onura bat suposatu zuen herriarentzat.

    Herrialde garatuentzat pertsonen aurkako minak ezartzea oso erosoa den arren, gerra bukatu ondoren azpigaratuak hori kendu beharrean daude eta horrek arrisku lazgarriak eragiten dizkie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario