jueves, 14 de junio de 2012

Las tortugas tambien vuelan

Pelikula hau oso gogorra iruditu zaigu, agertzen diren gaiak oso bortitzak baitira. Bizi-baldintza oso txarrak dituzte errefuxiatu esparruetan, denak denda kanpainetan bizi dira eta umeek gerraren ondorioak aurrez aurre ikusten dituzte, haien haurtzaroa suntsituz. Ume hauek, mina antipertsonalak ateratzen lan egiten dute, eta horren ondorioz mutilazio ugari izan ohi dituzte beso eta hanketan.

Pelikulako beste aspektu gogor bat, neskarena eta haren umearen bizitza dira. Ume hori, bortxaketa baten ondorioz jaio delako, bere amak ez du errespetatzen; eta izugarrizko aiherra sentitzen du harengan, hainbat kasuetan hiltzen saiatuz eta guzti. Azkenean, ume ito eta bere buruaz beste egiten du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario