Genero indarkeriak % 10 egin du gora EAEn
Genero indarkeria jasan duten emakumeen kopuruak % 10 gora egin du lehen sei hilabeteetan, 2010eko datuekin alderatua. Guztira, 1.952 emakumek jasan dituzte erasoak, batzuek behin baino gehiagotan, eta sasoi horretan 2.357 biktimizazio izan dira guztira.
Ertzaintzak ikertu dituen kasu gehienak biktimek eurek jarritako salaketen ondorioz izan dira. Hala ere, zuzendariaren esanetan, badaude oraindik euren erasotzaileen kontra salaketarik ez jartzea erabakitzen duten emakumeak; Ertzaintzak 519 ikerketa egin ditu guztira "ofizioz", biktimaren salaketarik izan gabe.
2011ko lehen seihilekoan informazioa eta aholkuak emateko 637 jarduera egin dira Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren bulegoetan, 36 diru-laguntza eman dira eta etxebizitza bana eman diete genero indarkeriaren biktima izan diren bost emakumeri. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzan biktimak artatzeko leihatila bakarra jarri da martxan, sexu esplotazioaren eta adingabeei eragiten dien moduaren gainean sentsibilizazio kanpaina espezifikoak egin dira, eta sexu esplotaziorako erabiltzen diren gizakien trafikoari buruzko baliabideen gidaliburua eta genero indarkeriari eta lanean sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko liburuxkak kaleratu dituzte.
http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/741707/genero-indarkeriak--10-egin-du-eaen/
GURE IRITZIA
Gure usteetan, datu hauek oso lamentagarriak dira, zeren eta, urteen poderioz goraka egingo dute.
Gure ustez, polizia gehiago sartu beharko litzateke asunto hauetan, okerrera jotzeko joera baitute, eta, askotan, hilketa batekin bukatu litzateke.
Hala ere, kasu batzuetan, emakumeek eskoltak izan ohi dituzte indarkeria hau ekiditeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario